Iñurrien "Hil Arte Bizi" udaberriko jaia igande honetan

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 12a

Iganderako arratsalde pasa antolatu du Iñurri elkarteak; "Hil Arte Bizi!" udaberri parteko jaia.

"Komunitatetik heriotzaz" zikloaren baitan, “heriotzaren aurrean” zuzeneko podcasta eskaini ostean ostegun honetan Sutegin, igande honetan, ekainaren 14an "Hil Arte Bizi! jaia antolatu du Iñurri elkarteak.

Iaz, garai honetan antzeko ospakizun arratsaldea antolatu zuen Iñurri elkarteak; orduko hartan, Kale Nagusi ondoko egoitza inauguratzeko. Liburu aurkezpena, arropa bilduma berria plazaratu edota musikaz eta jan-edanez girotu zuten une hura.

Urtea bete berri den honetan ere beste hainbeste egin asmo dute. Oraingoan, hitzordu gehiagorekin ospatuko dute igande honetako ospakizuna. Haurrentzako eskulanak antolatu dituzte, Esanezin taldearekin kontzertua, pizza-jana, liburu aurkezpena eta iaz ikusmina eragindako Hil Arte Bizi bilduma berria ere aurkeztuko dute.

Ekainak 14, igandea
Hil Arte Bizi! Jaia
17:00-17:30
Liburu aurkezpena Iñurriren egoitzan (garai bateko Pauma arropa dendaren lokalean).
17:00-19:00 Umeentzako eskulanak Artzabalen.
18:00-20:00 Hil Arte Bizi bilduma berriaren aurkezpena eta azoka Artzabalen).
19:00 Kontzertu akustikoa, Esanezin Artzabalen.
19:00 Pizza-jatea Ktxo pizzeriaren eskutik, Artzabalen.
Informazio gehiagorako: izaninurri.eus
Antolatzailea: Iñurri elkartea.