6. Uxue Trail

Lasterketako berrikuntzekin, inoizko podium solidario jendetsuena

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 14a

6. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioak aurten lasterketa bakarra izan arren, banaka edo binaka parte hartzeko aukera eskaini dute. Amaierako ekitaldian, helmugaraturiko lehenengo hiru bikoteak eta hiruna emakume eta gizonezko saritu dituzte.

Lasterketan parte hartzeko modua berritu dute aurtengoan. Aurreko bosgarren ediziora arte, bi lasterketa izan dira aukeran; Uxue Trail Motza eta Luzea. Aurten, ordea, lasterketa bakarra baina bertan parte hartzeko bi modu eskaini ditu antolakuntzak; binaka edo banaka. Horrek lasterketa amaierako sari banaketan islada argia izan du. Izan ere, ohi baino saritu gehiago izan dira; aurreko edizioen antzera, helmugaraturiko lehenengo hiru emakumezko eta gizonezkoekin batera, hiru bikote ere podiumera heldu dira. Guztira, honenbestez, hamalau saritu izan ditu 6. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioak.

Horien artean, usurbildar bat izan da; banaka, gizonezkoen artean, bigarren sailkaturiko Beñat Bereziartua.

6. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioa: sarituak
Bikoteka
-Bikote mistoa: Irune Lertxundi eta Jon Beldarrain (Orio), 1 :09:15.
-Bi emakumezkoez osaturiko bikotea: Irene Zaldua eta Ane Galarza (Zizurkil), 1 :25:46.
-Bi gizonezkoz osaturiko bikotea: Azeddine Elhamidi eta Xabi Barandiaran (Zegama), 1 :02:50.

Banaka
Emakumezkoak
1-Lorea Barkaiztegi Begiristain (Lasarte-Oria): 1 :14:25.
2-Nerea Garcia Larrañaga (Donostia): 1 :16:33.
3-Nerea Goikoetxea (Ordizia): 1 :16:52.

Gizonezkoak
1-Mattin Odriozola Ibarguren (Oiartzun): 0 :56:32.
2-Beñat Bereziartua (Usurbil): 0 :57:11.
3-Fernando Magano Aguado (San Sebastian de Los Reyes): 0 :59:17.