6. Uxue Trail

Lasterketa bakarra jokatu da, bi modutan

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 14a

6. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidario berrituaren irudiak dituzue albiste honi atxikitakoak. Izan ere, aurreko edizioetan ez bezala, lasterketa bakarra antolatu dute, baina banaka zein banaka parte hartu ahal izan da. Jendetza batu du hitzorduak; 419 lagunek eman diote itzulia korrika Andatzari. Goizeko 9:30etan plazaratik abiatu direneko irudi bilduma duzue albiste honetan.

Berritua itzuli da aurtengo 6. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioa. Lasterketan bertan nabarmendu da aldaketa. 2025eko bosgarren ediziora arte distantzia luzeko nahiz motzeko ibilbide bana osatzeko aukera izaten zuten parte hartzaileek. Aurtengoan, ibilbide bakarra osatu dute denek, bat eta bera, baina bi modutan; banaka edo binaka.

Halere, abiatzerakoan nabarmendu den bakarra elkartasun uholdea izan da. Goizeko 9:30etan Dema plaza ondotik abiatu aurretik, Irazu kalean 419 lagun bildu dira Andatzari itzulia emateko. Beroa izan dute bidelagun. Antolakuntzak behin eta berriz oroitarazi du goizean zehar, hidratatzeak beti, baina bereziki gaurkoan zuen garrantzia.

Gogotsu eta bizi asko abiatu dira, atzerako kontaketa amaituta, irudiotan ikus ahal duzuen moduan.