Sortalderen bazkideen urteko ohiko batzar orokorra gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 15a

Astelehen honetarako, ekainaren 15erako deitu du Sortalde Usurbilgo energia komunitateak urteko ohiko biltzar nagusia. Hainbat gai hartuko dituzte ahotan.

Bilkura gaur arratsaldeko 19:00etarako finkatu dute Ugartondon, Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioko aretoan. Hitzordu hau, Agerialdeko teilatu gaineko energia autokontsumorako lehen instalakuntza martxan jarri eta aurkeztu berritan antolatu dute. Izan ere, hilaren 5ean, Mikel Laboa plazan, aipatu egitasmo horren berri eman zuten. Bizpahiru kidez osatutako 30-35 bizikidetza unitateetan kontsumitu dezaketen adina energia sortzeko gaitasuna dute, hitzordu horretan azaldu duten bezalaxe, Agerialdeko teilatu gainean jarritako ia berrehun panelek. "Instalazio honetan, 82 bazkide gaude konektatuak; 77 etxebizitza, 4 merkatari eta Usurbilgo Udala ere bai", zehaztu zuten.

Proiektu honen onurez ohartarazi zuten, Mikel Laboa plazako ospakizunean. "Energia berriztagarriak sortu eta kontsumitzen ditugu, energia herrian bertan sortzen dugu, kanpoko energiarekiko menpekotasuna murriztu dugu. Sortaldeko bazkideak gara energia horren jabeak eta energia horren gainean erabakia eta burujabetza dugu, oso garrantzitsua dena baita". 

Astelehen honetarako, bazkideen urteroko bilkura nagusia deitu dute. Gaiok hartuko dituzte ahotan:

Sortalderen bazkideen urteko ohiko batzar nagusia
Eguna: ekainak 15, astelehena.
Ordua: 19:00.
Tokia: Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioko aretoa.
Gai-zerrenda:
1. Ongietorri eta irekiera.
2. 2026ko batzarraren akta onartzeko bi bazkide izendatu.
3. 2025 kudeaketa plana onartzea.
4. 2025eko ekitaldi ekonomikoko kontuak eta emaitzen banaketa proposamena onartzea.
5. Kapital sozialari esleitutako interesen ordainsariaren berrespena.
6. 2026ko kudeaketa plana onartzea.
7. 2026ko aurrekontua onartzea.
8. Kontseilu Errektorearen bestelako komunikazioak.
9. Galde-eskeak.
Oharra:
Bazkideren batek batzarrean parte hartzeko ezina balu, "bere botoa eman dezake, ordezkari bat izendatuta. Horretarako, formularioa inprimatu eta ordezkariari eman diezaioke, batzarrean balia dezan". Formularioa eskatzeko helbide honetara idatzi behar da: info@sortalde.eus
Izen-ematea: forms.komun.org/batzar-orokorra-sortalde-2026
Antolatzailea: Sortalde Usurbilgo Energia Komunitatea.