Guztiok bizitzeko behar dugun odola ematearen garrantziaz kontzitentziatzeko baliatu ohi da Odol Emaileen Nazioarteko Egunean. Ekainaren 14ko data horren harira, deialdi horrekin bat egin du beste behin Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak ere. Odola ematera deitu dute. Usurbilen bi hilean behin izaten da odola emateko aukera. Hurrengo hitzordua, Usurbilgo festak amaitu ostean izango da, uztailaren 6an.
Euskadiko Odol Emaileek jakinarazi dutenez, odol-mailak baxu samar dira zenbait motetan. Haien web orrialdean noiznahi jaso dezakezue egoera horren berri. Odol mota bakoitzari lotutako erreserben inguruko informazioa eguneratua eskaintzen dute.
2026ko hurrengo odol-emateak
Egunak: uztailaren 6a, irailaren 7a eta azaroaren 2a.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.
Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus
Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.