2025-26

Ikasturte amaierako kalejiren arratsaldea gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 18a

Amaitzear den 2025-26 ikasturtea agurtzeko hiru kalejira iragarri dira ostegun honetarako, ekainaren 18rako; batukada, musika eta dantza uztartuko ditu hitzorduotako bakoitzak.

Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak
Ekainak 18, osteguna
17:30 Musika Txokoa, Musika Mintzaira eta instrumentuetako ikasleekin kalejira Zumartetik abiatuta.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.



Orbeldirekin dantza poteoa
Udako jaietako erakustaldien zikloari ekin aurretik, ikasturte hau borobiltzeko dantza poteoa antolatu du Orbeldik ostegun honetan, ekainaren 18an. 18:30etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. "Gerturatu zaitez dantzara Orbeldiko helduen taldeekin batera. Kalejiran, plaza dantzak egingo ditugu elkarrekin dantzatzeko".

Emakumeon Etxea
Ikasturte amaitzeko topaketa antolatu dute ostegun honetan, ekainaren 18an, 17:30etan Kalezarko Pelaioenean. Hemen, hitzorduan landuko dena:
-Udaberriko ikastaroen balorazioa.
-Udazkeneko ikastaroen proposamenak.
-Aholkularitza zerbitzuen balorazioa.
-Parekidetasun sailaren aurkezpena.
-Talde sustatzailearen aurkezpena.
-Gazte feministen aurkezpena.
-Hausnarketarako gunea.
-Batukada feministaren kalejira.
-Pintxoak eta edaria!

Aginagako eskola
Ekainaren 19an, ostirala, 2025-26 ikasturtea agurtzeko emanaldia eskaintzekoak dira Aginagako eskolakoak, eguerdi partean.

"Bizi dantzan!"
Usurbilgo dantza garaikide taldeak urtean zehar eginiko lanketa plazaratzeko emanaldia antolatu du ekainaren 26an, 19:00etan Sutegi atarian. "Mugimendua, sormena eta inprobisazioa gorpuzten dituen dantza pieza. Usurbilgo Dantzalab, dantza laborategiko ikasleek eskainia".

Zirriborro
Tailer horretan, urtean zehar ikasleek eginiko pintura lan eta eskulanak ikusgai jarriko dituzte Sutegin Usurbilgo jaietan zehar, uztailaren 1etik 5era, 12:00-14:00 artean eta 18:00-20:00 artean.