"Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak" izeneko Jakin Jardunaldia gaur Artzabalen. Udako Euskal Unibertsitatea UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo udalak antolatu dute. Jardunaldiak bi egun iraungo ditu, ekainaren 18an eta 19an mahainguru era hitzaldiak egongo baitira Artzabalen. Aurtengoa, hamargarren edizioa izango da, eta 54.udako ikastaroen baitan antolatu dute. Urtero legez, BERRIAk streaming bidez eskainiko du jardunaldi guztia.
Hamargarren urtez antolatzen ari dira Jakin Jardunaldiak Usurbilen, eta hasiera ekitaldian Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak, Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak eta Haritz Azurmendi Jakineko proiektu arduradunak hartu dute hitza.
Solaberrietak nabarmendu du, UEUren, Jakinen eta Usurbilgo udalaren arteko elkarlanak ibilbide luzea egin duela. Aurreko urteetako esperientziak "bikainak" izan direla nabarmendu alkateak, eta aurtengoa "ilusioz" antolatu dutela adierazi du. "Erosoa, erraza eta aberasgarria" dela bi erakunde horiekin elkarlanean aritzea gehitu dute. Usurbil "ezagutzaren, jakin-minaren eta kulturaren topaleku" izan nahi zuen, eta horregatik jarri zuten jardunaldietarako plaza gisa. "Aretoa ikusita esango nuke, hitzordu honek euskal kulturaren agendan toki bat hartu du", gehitu du Solaberrietak.
Bengoetxeak, ikastaroak "hausnarketa eta gogoeta gune" izatea nahi ditu. Aurtengoan, euskararen adierazkortasuna izango dute hizpide. Usurbilgo udalarekin antolatutako hamargarren edizioa dela uste du Bengoetxeak, eta "beste hamar egiteko prest" daudela aitortu du izaten duten arrakasta ikusitan izen emate kopurua bete egin baita.
Jardunaldian, Euskal Herriko euskararen gainean lan egin duten hainbat kazetarik, ikertzailek eta itzultzailek parte hartuko dute, Miren Amurizak, Kike Amonarrizek eta Danele Sarriugartek, besteak beste.
Jakin Jardunaldiaren programan gelditzen diren hitzorduak:
Ekainak 18, osteguna
11:30-12:15 Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz:
-Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguista, umoregile eta telebista aurkezlea).
12:15-13:30 Mahai-ingurua: hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa:
-Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn).
-Orai-Elhuyar
-Leire Lison Nicuesa (Badalab-eko kidea).
13:30-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-17:30 "Esatearen ederra". Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta + saio praktikoa:
-Julia Marin Arteaga (Itzultzailea eta ahozkotasunean aditua).
Ekainak 19, ostirala
09:15-09:30 Hasiera
09:30-10:30 Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.
-Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatur kritikaria eta ikertzailea).
10:30-11:45 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.
-Garazi Arrula Ruiz (Idazlea, itzultzailea eta editorea).
-Gorka Bereziartua Mitxelena (Idazlea eta kazetaria).
-Danele Sarriugarte Mochales (Idazlea eta itzultzailea).
11:45-12:15 Atsedenaldia
12:15-13:30 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan
-Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).
-Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).
-Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
13:30-14:30 Itxiera ekitaldia
-Jose Luis Otamendi. Poesia errezitaldia.