Pilota Usurbilen
Ekainak 19, ostirala
18:30 Usurbilgo LIII. nagusien txapelketako finalerdiak:
Santxo-Urruzola (Pagazpe/Behar zana) - Sasiain-Arroita(Abantzu/Lemoa)
Txoperena-Goikoetxea (Leitza) - Galartza-Galartza (Larraun)
19:00 Ordiziako Beti Alai pilotalekuan: 3. Maila Gipuzkoako udaberri txapelketako infantilen mailako finala jokatuko du Pagazpe elkarteko Jon Harreguy eta Joanes Ostolaza bikoteak Gazteleku taldekoekin.
Euskal selekzioari buruzko solasaldia
Ekainaren 24an antolatu du Aitzaga elkarteak, 19:00etan Sutegiko auditorioan. Amagoia Mujika Telleriak bideratuko duen saioan hiru kideok parte hartuko dute:
1-Jagoba Arrasate, gizonezkoen euskal selekzioko hautatzailea.
2-Oihana Azkorbebeitia, mendi lasterketetako kirolaria.
3-Bultzada Txuriurdineko kide bat.
Usurbilgo jaietako kirol hitzorduak
Uztailak 1, asteazkena
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Usurbil Futbol Taldearen eta Zubieta Lanbide Eskolaren eskutik.
Uztailak 2, osteguna
17:00 LIII. Esku pilota txapelketako finalak.
17:00 Euskal Selekzioaren Aldeko “auntoke” Txapelketa Mikel Laboa plazan. (LH 3tik LH 6ra bitarteko gaztetxoentzat) Izen ematea: 16:30.
Uztailak 4, larunbata
12:30 Herri kirolak. Herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, zaku eramatea, giza proba eta harri jasotzea.
18:00 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.