Usurbilgo jaiak

Finalistak baditu dagoeneko Usurbilgo 53. Pilota Txapelketak

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 21a

Asteburuan jokatu dira Usurbilgo 53. Pilota Txapelketako finalerdiak. Herriko jaietako jaiegun nagusian, uztailaren 2an izango diren helduen mailako finaletarako parte hartzaileak nortzuk izango diren zehaztua dago jada. Usurbildar bat izango da, iaz bezala, finalisten artean.

Usurbilgo 53. Pilota Txapelketa, amaierara begira da jada. Izan ere, asteburu honetan jokatu dira lehiaketako finalerdiak. Honenbestez, finalistak zeintzuk diren erabakia dago. Finalisten artean, usurbildar bat izango da, Xabier Santxo Sagardia. Berarekin lehiatuko da Behar Zana taldeko Urruzola. Biak dira finalerako sailkaturiko bikoteetako bat; bestea Txoperena-Goikoetxea leitzarrak.

Bi bikoteok uztailaren 2an lehiatuko dira final handian. Gogoan izan, iaz Santxo-Urruzola izan zen txapelketako bikote garailea. Aurten, berriz finalera iritsi dira.

Usurbilgo LIII. nagusien txapelketako finalerdiak:
Santxo-Urruzola (Pagazpe/Behar Zana) 22-18 Sasiain-Arroita( Abantzu/Lemoa)
Txoperena-Goikoetxea (Leitza) 22-13 Galartza-Galartza (Larraun)


Usurbilgo jaietako kirol hitzorduak
Uztailak 1, asteazkena
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Usurbil Futbol Taldearen eta Zubieta Lanbide Eskolaren eskutik.

Uztailak 2, osteguna
17:00 LIII. Esku pilota txapelketako finalak.
17:00 Euskal Selekzioaren Aldeko “auntoke” Txapelketa Mikel Laboa plazan. (LH 3tik LH 6ra bitarteko gaztetxoentzat) Izen ematea: 16:30.

Uztailak 4, larunbata
12:30
Herri kirolak. Herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, zaku eramatea, giza proba eta harri jasotzea.
18:00 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.