Euskotren
Astelehen honetatik, ekainaren 22tik indarrean izango du udako ordutegia. “Euskotrenek bere eskaintza egokitzen du udako beharrak asetzeko. Horrela, trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joan-etorriak errazteko”, jakinarazi du Euskotrenek. Hala, asteburuetan, urtean zehar orduero izaten da tren zerbitzua. Udako hilabeteotan eguerdi partetik aurrera, orduerdiro eskainiko dira zerbitzuok. Informazio gehiago, euskotren.eus atarian edo 944 333 333 telefono zenbakian jaso ahalko duzue.
Sutegi udal liburutegia
Ekainaren 24ra arte, orain arte bezala, goizez eta arratsaldez irekiko dute astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean eta 16:00-19:30 artean. Aldiz, hilaren 25etik 30era itxita egongo da Sutegi udal liburutegia. Urtero moduan, tarte bat hartuko dute barruko lanetarako. Gero, uztailaren 1etik aurrera udako ordutegia izango dute indarrean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Oiardo kiroldegia
Urtero legez, ekaina amaierara arte eutsiko dio urtean zehar izaten duen ordutegiari. Uztailean eta abuztuan Oiardo kiroldegiko ordutegia egokituko dute. Horrez gain, abuztuko lehen hamabostaldian itxi egingo dute:
Ekainaren 30era arte:
-Lanegunetan: 6:30-21:30.
-Larunbatetan: 8:30-21:30.
-Igande eta jaiegunetan: 8:30-14:30.
Uztaila-abuztua:
-Lanegunetan: 7:00-20:15.
-Larunbatetan: 9:00-13:00.
-Igande eta jaiegunetan: 9:00-13:00.
Itxiera egunak:
-Uztaila: 2.
-Abuztua: 1-16.
-Abendua: 24, 25, 31.
KzGunea
Ekainaren 30era arte astelehenetik ostiralera goizez zabalduko dute, 9:00-13:00 artean. Hilero aldatu egiten dute irekiera ordutegia. Honenbestez, uztailaren 1etik 30era arratsaldez irekiko dute KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hilabete horretan, hilaren 2an eta 31n itxita egongo da, jaiegunak izango baitira. Abuztuan itxita egon ostean, irailaren 1ean irekiko dute berriz. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Garbigunea
Atallu industriagunean kokaturiko zerbitzuak ordutegi finkoa izan ohi du; uztailaren 15era arte urte osoan zehar ordutegi zehatz bat, uztailaren 15etik irailaren 15era, bestea. Hemen dituzue xehetasunak:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
Bidez Bide
Usurbilgo udalerri barruko Bidez Bide doako bus-taxi zerbitzuak ere egokitu egin ohi du ordutegia uda partean. Aurreko urteen antzera, uztailaren 1etik aurrera goizez bakarrik ibiliko da bidean, arratsaldeetan ez uztaila osoan. Abuztuan etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Uztailari dagokionean, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die bus-taxiak; arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa usurbil.eus atarian jaso ahalko duzue.