Ekainari dagokion udalbatzaren osoko bilkura egingo da ostegunean, ekainaren 25ean, 18:00etan udaletxeko aretoan. Udaletik helarazi dute, udal ordezkariek ahotan hartuko dituzten gaien zerrenda, aspaldi honetako mardulena. Askotariko gaiak izango dituzte mintzagai etzi:
Udalbatzaren osoko bilkura
Eguna: ekainak 25, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1-2026ko maiatzaren 28ko bilkurako akta onartzea.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2026ko maiatzaren 19tik ekainaren 12ra (2026/768-2026/939).
3-KALD0003 kreditu gehigarriak onartzea (2026EKKA0003):
4-KALD0004 konpromiso kredituak onartzea: Arrobitxulo Kulturgunearen urteanitzeko izaera (2026EKKA0004).
5-2026ko Plantilla Organikoaren aldaketaren hasierako onarpena eta 2026ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa (2026FAZE0001).
6-Udarregi ikastolarekin sinatutako 0-3 adin tarteko haur-eskola zerbitzuari dagokion kontratua aldez aurretik etetea (2024LIRZ0001).
7-Santuenea auzoko bilgunearen kudeaketa bilgunea ustiatzeko zerbitzua kontratatzeko espedienteari onespena ematea (2026LIZE0002).
8-Beterri-Buruntzako eskualdeko inklusio estrategia garatzeko erakunde arteko lankidetza hitzarmena onartzea (2026HITZ0005).
9-Foruen abolizioaren 150. urteurrenaren eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren inguruko mozioa (2026IMOZ0003).
10-Usurbilgo pediatria-plazaren egonkortasuna sustatzeko eta haren estaldura errazteko neurriei buruzko mozioa (2026IMOZ0004).
11-Ekainak 28, LGTIBQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Adierazpen instituzionala (2026IMOZ0005).
12-Zinegotzi karguari uko egitea eta zinegotzi berriaren kargua hartzeko izapidetza hastea (2026IGBU0001).
13-Galderak eta eskaerak.