Gazte bazkaria
Uztailaren 3an ospatuko da Gazteen eta Haurren Eguna. Gazteen Egunari dagokionean, txosnetan egingo den bazkarirako txartelak Aitzagan edo Txirristran eskuratzeko azken eguna duzue gaurkoa, ekainaren 25a.
Zikiro jana
Ekainaren 19an egin zen Aitzaga elkartean, Usurbilgo jaien baitan, uztailaren 4an egingo den zikiro janerako txartelen salmenta. Antolatzaileek eskerrak helarazi nahi dituzte lerroon bidez, deialdiak izan duen harreragatik. Haien esanetan, urtero gehitzen doa hitzorduak erakarritakoen kopurua. Aurten, batzuk txartelik gabe geratu dira. Horren harira dator, zikiro janaren prestatzaileek bideratu nahi duten oharra. Txartela erosi duen norbaitek zikiro janera joan ezin badu, txartelak itzultzeko deia egin dute. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitzea galdegin dute: 608045479 (Igor). Hala egiten dutenei dirua bueltatuko diete.
Aparkalekua feriagune
Astebete baino gutxiago falta da Usurbilgo jaiei ekiteko. Prestaketa lanak egunotan nabarmenduko ditugu; besteak beste, anbulatorio ondoko aparkalekuan. Izan ere, aparkaleku hori feriagunean bilakatuko dute hurrengo egunotan. Honenbestez, adi, eremu horretako urteroko ohartarazpenei.