Ekaitz arriskuagatik abisu horian gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 28a

"Prezipitazio handiagatik" abisu horian izango gara igande honetan, ekainaren 28an, arratsaldeko 16:00etan hasi eta gauerdira arte.

Bero egunon ondotik, ekaitz arriskua orain. Abisu horian izango gara "prezipitazio handiagatik", igande honetan, ekainaren 28an, arratsaldeko 16:00etan hasi eta gauerdira arte. "Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki Araban. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak egingo ditu, eta zenbait lekutan handiak izan daitezke. Txingorra (2-4 cm) egin dezake eta haize-bolada gogorrak izan daitezke (>60 km/h)", ohartarazi du Euskalmet meteorologia agentziak.

Igande honetan, beraz, hilaren 28an, Usurbilen, "zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Euri txikia egingo du. Arratsaldetik aurrera, zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Maximoak gutxi jaitsiko dira".

Astelehenean, hilaren 29an, "zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Prezipitazio txikia egin du noizean behin. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, arratsaldetik aurrera tarte biziekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".

Informazio eguneratua euskalmet.eus atarian jaso ahalko duzue.