Usurbil F.T.-k 50 urte

Kalejira musikatuak elkartu ditu mende erdiko bazkaritarako

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 28a

Eguerditik iluntzera, Gauerdi txarangak giroturiko kalejirak elkartu ditu Usurbil F.T.-ren mende erdia ospatzera etorritakoak larunbat honetan, ekainaren 27an. Txarangaren atzetik poteoa eginda, haiek bideratu dute bazkaritarako bidea.

Usurbil F.T.-k betetako mende erdia ospatzeko ekimen zikloa bideratu dute hilabeteotan. Garai hori larunbat honetan, ekainaren 27an eginiko jaialdiarekin borobildu zuten futbol taldeen bilgunekoek. Eguerdian joan ziren elkartzen, herrian barrena egindako poteoan. Hitzordu musikatua izan zen; Gauerdi txarangako kideek girotu zuten.

Haiek bideratu zuten kalejira batetik bestera, eta handik, Usurbil F.T.-k 50 urteotan bidelagun izandakoak elkartzeko Agerialdeko frontoian antolatua zuten bazkarira. Aipatu moduan, herri honetako futbolari lotuta urteotan osatzen eta eraikitzen joandako komunitateko hainbat kide elkartu zituen otorduak.

Futbol klubaren urtemuga zenbatekoa den ikusita, bistan denez, belaunaldiarteko topaketa handian bilakatu zuten bazkaria. Lagunarteko otordu erraldoia izan zen, ospakizun kutsu nabarian egin zutena. Bazkalostean, berriz ere Gauerdi txarangako kideen eskutik herrira jaitsi eta kalejiran segi zuten, The Hastelen´s taldekoen iluntzeko emanaldira bitarte.