Usurbil F.T.-k 50 urte

Mende erdiaren ospakizuna iruditan jaso nahi izan dute

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 28a

Usurbil F.T.-k bere 50 urteak ospatzeko larunbat honetan, ekainaren 27an eginiko jaialdiaren baitan, oroimenerako irudi sorta duzue albiste honi atxikitakoa. Haien artean argazki nagusi bat egon da; bazkaritarako bildu direnena. Gero, taldekako irudi gehiago ere atera dituzte.

Oroimenerako argazkiak dituzue albiste honi atxikitakoak. Izan ere, egunero ez dira 50 urte betetzen. Ohikoa da eta ospatzekoa izaten da norbanakoak mende erdira heltzea, baina gorazarre hori kolektiboan bilakatzen da, eragile bat denean urte kopuru hori betetzera iritsitakoa.

Usurbil F.T.-k 50 urte beteko ditu aurten. Eraikitzen, garatzen, sendotzen eta handitzen joandako klubak bidelagun kopuru amaigabea izan du. Haietako hainbat bildu ditu, mende erdia ospatzeko larunbat honetan, ekainaren 27an Agerialdeko frontoian eginiko bazkaritan.

Bost hamarkada hauetako bidelagunen ordezkaritza zabala elkartu da ospakizun kutsu nabarmeneko hitzordu horretan. Amaieran, une gogoangarri hau ez ahazteko iruditan bildu nahi izan dute, talde argazkia aterata. Horrez gain, jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak eta kide ohiak ere berriz elkartu eta talde txikiagotako irudiak ateratzeko baliatu nahi izan dute une berezia.

Ez da izango azken argazkia. Izan ere, gogoan izan, Usurbilgo jaiei datorren asteazkenean, uztailaren 1ean ekingo zaie, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balkoitik jaurtiko duten txupinazoarekin. Aurten mende erdia betetako Lanbide Eskolakoekin batera, festak abiarazteko ohorea izango du baita 50 urte betetako Usurbil F.T.-k.