Usurbilgo jaiak ofizialki, uztailaren lehenean, asteazken arratsaldeko 19:00etan hasiko diren arren, lehenagotik izango da ospakizunik. Izan ere, azken urteotan bezalaxe, goizean goiz, oilasko biltzaileen eskutik murgilduko gara parranda giroan.
Herrian zehar egingo duten biraren bueltan, gure artean izango ditugu bazkalordurako. Artean, goizean zehar haurrei zuzenduriko dinamikarik izango da. Sorkuntzara bideraturiko goiza izango da, Kolore Festa ekimenaren bidez. Sutegin, bestalde, erakustaretoan Zirriborro tailerreko kideek urtean zehar eginiko lanen bilduma bisitatzeko aukera izango da lehen aldiz aurtengoan.
Usurbilgo festen lehen egunak hitzordu gehiago ere ekarriko dizkigu; batetik bi txupinazo. Lehenengoa, instituzionala, udaletxeko balkoitik jaurtiko dutena aurtengo bi eragile omenduek; 50 urte betetako Zubieta Lanbide Eskolak eta Usurbil F.T.-k.
Ordubete geroago jaurtiko da bigarrena, Mikel Laboa plazako txosnagunea irekitzeko baliatuko dutena. Ohi bezala, Xauxar txosna batzordeak gazte antzerki arrakastatsua prestatu du aurtengoan ere. Bi hitzorduon arteko zubi-lana, udaletxetik abiatu eta Mikel Laboa plazan amaituko den herri-kalejirak egingo du, azken urteotan errotzen doan ohiturak hain zuzen.
Herri sorkuntza oholtza gainera
Herri sorkuntzak borobilduko du eguna; Usurbilgo herri eta auzoetan barrena egitekoa duten urteroko biraren baitan, Orbeldi dantza taldekoek eskainiko duten erakustaldiarekin eta herri sortzailea dugula oholtza gainean nabarmen agerian uzten duen Bertsio Gauarekin.
Xauxar txosna batzordetik jada, parte hartzaileen zerrenda zehaztu dute. Honako hauek musikatuko dute Usurbilgo jaien lehen gaua; Matxirulotik At!, Elurretan ta Pikuta, Bat Egin, Xirula Mirula, Analgesia, Ze Esaten!, Untxi Gaiztoa, Ximona ta Dolox, Udal Brigada Eroa, Lehendakariaren Mintzoa, The Furuns, Marmoxak, Extremoduro, Txokoesnea, Kalexar Records eta Churreria, Joder! izenekoek hain zuzen.
Usurbilgo jaiak
Ekainak 29, astelehena
19:00 Santixabeletako argazki zaharren diaporama 1984-2024 Sutegin.
Uztailak 1, asteazkena
06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
11:00 Kolore Festa frontoian.
14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.
18:30 Jaixkipe txaranga kiroldegitik abiatuta.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Usurbil Futbol Taldearen eta Zubieta Lanbide Eskolaren eskutik.
Ondoren, herri kalejira.
20:00 Herriko dantzariak frontoian.
Jarraian, gazte txupinazoa eta txosnen irekiera.
22:30 Bertsio Gaua txosnetan.
Uztailak 2, osteguna
09:00 Esnadeia txistulariekin.
11:00 Txistulariak eta lore banaketa Egurtzegin.
12:00 Soka dantza Joxe Martin Sagardia plazan.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:00 Triku taldearekin kalejira.
16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan (izen ematea 15:30-16:00).
17:00 LIII. Esku pilota txapelketako finalak.
17:00 Diskofesta Gaztelekuan.
17:00 Euskal Selekzioaren Aldeko “auntoke” Txapelketa Mikel Laboa plazan. (LH 3tik LH 6ra bitarteko gaztetxoentzat) Izen ematea: 16:30.
18:30 Bizikleta-kanabera lehiaketa txosnetan.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Amets Arzallus, Jone Uria, Maddi Ane Txoperena eta Xabat Illarregi.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
21:00 Erromeria frontoian: Bide Batez.
23:00 Kontzertuak txosnetan: Aingura, La Furia eta Siwanaba DJa.
Uztailak 3, ostirala
09:45 Haur eta gazteei harrera Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzako puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Ginkana (LH 1etik LH 4ra).
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka (LH 5etik DBH 2ra).
10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko zentroa eta Artzabalgo helduak.
11:00-13:00 Toka txapelketa, botea eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
11:30-13:30 Txutxu trena Bordatxo aurretik.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen (norberak ekarrita).
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
15:30-17:30 Txutxu trena Bordatxo aurretik.
15:30 Ur puzgarriak eta apar festa Artzabalen.
18:00 Txokolate jatea eta Kaktus DJa Artzabalen.
18:00 Xaukena elektrotxaranga txosnetatik abiatuta.
20:00 Tapia eta Leturia Band frontoian.
23:00 Kontzertuak txosnetan: The Lio, 48280 eta Moskato DJa.
Gutxien uste duzunean, Platano Dantza.
Uztailak 4, larunbata
12:00 Elektrotxaranga.
12:30 Herri kirolak. Herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, zaku eramatea, giza proba eta harri jasotzea.
14:00 Zikiro jana Askatasuna plazan.
18:00 Sutargi erromeria txosnetan.
18:00 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
19:00 Buruhandi eta erraldoiak.
20:00 Laskotxaranga.
23:00 Kontzertuak frontoian: Izan bai eta Bele.
Jarraian, kontzertuak txosnetan: Bad Sound eta Fifi eta Fefa DJa.
Uztailak 5, igandea
07:00 Kita del Pare txaranga txosnetatik abiatuta.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia trikitilariekin.
10:00 Puzgarriak zezen plazan.
11:00 Joaldunak Egurtzegitik abiatuta.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 A toda madre mariatxiak Artzabalen.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan (izen ematea: 18:00).
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
Jarraian, Enaitz eta Erkizirekin erromeria txosnetan.
Jaietan zehar...
- Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.
- Uztailaren 3an eta 4an: indarkeria matxistaren aurkako informazio gunea Mikel Laboa plazan (21:00-00:00) eta arreta puntua Gaztelekuan (00:00-06:00).
- Uztailaren 3an eta 6an prezio bereziak izango dira Feriagunean.
- Feriaguneko ordu lasaiak, musika eta argi bizirik gabeak: uztailaren 2an (19:00-20:30) eta uztailaren 4an (12:00-14:00).