Usurbilgo jaiak badatoz! Herriko festetan barneratzear gara. Asteazken honetan, uztailaren lehenean murgilduko gara bost eguneko ospakizunen zurrunbiloan, ofizialtasun osoz, bihar arratsaldeko 19:00etan udaletxe atarian egingo den hasiera ekitaldiaren bidez. Aurtengo festei ekiteko ohorea, 50 urte betetako Zubieta Lanbide Eskolak eta Usurbil F.T.-k izango dute.
Bitan elkartuko dituzte festa hauek. Estreinakoz biharko txupinazoan eta baita biharamunean, jaiegun nagusian ere. Izan ere, urtero udal ordezkariek soka dantza eskaintzen diote herri honi. Haiekin hainbat gonbidatu izaten dira; aurtengoan, txupinazoko bi omenduak gonbidatu dituzte parte hartzera; Zubieta Lanbide Eskolako eta Usurbil F.T.-ren ordezkariak.
Dantza batean plazaratuko dira guztiak, ostegun eguerdiko 12:00etan Joxe Martin Sagardia plazan. Dantza saio girotua izango da, loreak eta salda banatuko dituzte eta. Segidan aterako da herriko tritikilarien mugimendua kalejiran; Triku taldeko kideak hain zuzen festak girotzera.
Usurbilgo jaiak
Uztailak 2, osteguna
09:00 Esnadeia txistulariekin.
11:00 Txistulariak eta lore banaketa Egurtzegin.
12:00 Soka dantza Joxe Martin Sagardia plazan.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:00 Triku taldearekin kalejira.