Usurbilgo jaiak

Feriagunea prest, egunotako prezio berezi eta ordu lasaiekin

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 1a

Anbulatorio ondoko aparkalekua feriagunean bilakatu dute jada. Zabaltzear dute.

Jai zaintzaileagoak izateko bidean, azken urteotan eman den beste urrats baten berri segidan. Usurbilgo jaietan bada eremu bat, ospakizunen aldia gainditzen duena. Lehenago datoz, eta geroago joaten dira. Anbulatorioko ondoko aparkalekuan kokatu ohi duten feriaguneari buruz ari gara. Egunotan bertan aparkatu ohi duenak, ibilgailua ezingo du ohi bezala bertara eraman eta utzi, gaztetxo eta ez hain gaztetxoen jaietako jolas-parkean bilakatu da eta.

Urtero moduan, adi, bi egunez, uztailaren 3ko Haurren Egunean zehar, nahiz festak amaitu eta biharamunean, hilaren 6an prezio bereziak izango dituzte bertan. Jai batzordeak berri eman duenez, iazko prezioak bere horretan mantenduko dira gainerako egunetan. Horrez gain, azken urteon ildotik, ordu lasaiak ezarriko dituzte jolas-parke horretan. Bi egunez izango da, Santixabel Egunez, uztailaren 2an, 19:00-20:30 artean eta larunbat eguerdian, 12:00-14:00 artean. Ordu tarte horiek, musika zein argi bizirik gabekoak izango dira.