Jaien hasiera ekitaldi ofiziala gaur arratsaldeko 19:00etarako iragarria dagoen arren, herria jai giroan murgildua da jada irudiotako gazteoi esker. Aipatu moduan, ofizialki ez, baina haiek dira azken urteotan herria ospakizun giro betean barneratzen dutenak. Belaunaldi belaunaldi hamarkada luzeetako ohitura biziberritzen segitzen duten oilasko biltzaileei buruz ari gara.
Eguna argitu aurretik abiatu dira herrian barrena, kalejiran. Eguerdi partean, iritsi dira herri erdigunera. Irudiotan duzue Kale Nagusitik Mikel Laboa plazako biribilguneraino egindako ibilbide horren azken txanpa. Ohitura zaharrak hutsik egin gabe berritu dituzte amaiera horretan. Bordatxo pareko biribilgunea inguratu dute festaz eta dantza giroan eta amaieran, taldeko argazki jendetsua atera dute.
Festarako irrika eta gogoa piztu dute oilasko biltzaileok, egunotan, gainerako herrikideek segida emango diotena eta apalduko ez dena, uztailaren 5eko gau parteko azken trakara arte.