Sormen oparotasuna dario Sutegiri urtero jaietan gertatu ohi den moduan. Izan ere, Zirriborro tailerrekoek urtean zehar landutakoa ikusgai jarri dute, jendaurrean; eskulanak, marrazketa... Eskaintza zabala duzue. Txiki geratu zaie beste behin erakustaretoa.
Jaiotan beraz, kultur-etxean hitzordua duzue herri sormenarekin. Zirriborro tailerrekoen artelanen erakusketa zabalik izango da egunero eta lau orduz uztailaren 5era arte, eguerdi partean, 12:00-14:00 artean eta arratsaldeetan, 18:00-20:00 artean.