Ikusmina sorrarazi ohi duen aurtengo gazte antzezlanak goia jo ezinik dabil. Urtez urte maila hobetzen, aurreikuspenak hausten eta harrera geroz eta arrakastatsuagoa du. Aurtengoa ez da salbuespena izan. "Gerri-buelta" telebista saio ezagun baten parodia ekarri digute, etsipenaren aurkako eta borrokarako grina pizteko antidoto gisa. Iazko aurpegi ezagun batzuk itzuli dira, berriak ere bai, herrikideak tartean. Jai giroa sormen, aldarri eta bizi dugun garaia eraldatzeko gogoz plazaratu dira Xauxar txosna batzordeko kideak.