Jaietako jaiegun nagusia izango da ostegun honetakoa, uztailaren 2koa. Udal zerbitzuak edota herriko saltokiak itxita izango ditugu egun honetan, errotuak diren hainbat hitzordu izango ditugu; hala nola, eguerdi partean, udal ordezkariak batuko dituen soka-dantza. Aurtengoan, festen hasierako bi omenduek bat egingo dute ekimenarekin; 50 urte betetako Usurbil F.T.-k eta Zubieta Lanbide Eskolak hain zuzen. Lore eta salda banaketak edota herriko tritikilarien topaketa ibiltariak girotu du eguerdi partea.
Arratsaldean jokatuko dira, bestalde, 53. Usurbilgo Pilota Txapelketako finalak. Herri ordezkariak izango ditugu tartean:
-Gazte mailan: Zufiria / Cestau (Behar zana) - Arregi / Zabala (Azkoitiako Oteiza/Abantzu)
-Nagusien mailan: Santxo / Urruzola (Pagazpe/Behar zana) - Txoperena /Goikoetxea (Leitza)
Txosnetan, arratsalde jostalaria biziko dute, batetik, euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko baliatuko duten "a un toke" txapelketarekin eta iaz, egitarauan ofizialki txertatu ez arren, izandako arrakasta tarteko, aurten bai, hitzorduan bilakatu duten Bizikleta-kanabera lehiaketa.
Bertso saioak, erromeriak eta besteren artean La Furiak giroturiko kontzertu gauak borobilduko du egun hau.
Usurbilgo jaiak
Uztailak 2, osteguna
09:00 Esnadeia txistulariekin.
11:00 Txistulariak eta lore banaketa Egurtzegin.
12:00 Soka dantza Joxe Martin Sagardia plazan.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:00 Triku taldearekin kalejira.
16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan (izen ematea 15:30-16:00).
17:00 LIII. Esku pilota txapelketako finalak.
17:00 Diskofesta Gaztelekuan.
17:00 Euskal Selekzioaren Aldeko “auntoke” Txapelketa Mikel Laboa plazan. (LH 3tik LH 6ra bitarteko gaztetxoentzat) Izen ematea: 16:30.
18:30 Bizikleta-kanabera lehiaketa txosnetan.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Amets Arzallus, Jone Uria, Maddi Ane Txoperena eta Xabat Illarregi.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
21:00 Erromeria frontoian: Bide Batez.
23:00 Kontzertuak txosnetan: Aingura, La Furia eta Siwanaba DJa.
Uztailak 3, ostirala
09:45 Haur eta gazteei harrera Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzako puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Ginkana (LH 1etik LH 4ra).
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka (LH 5etik DBH 2ra).
10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko zentroa eta Artzabalgo helduak.
11:00-13:00 Toka txapelketa, botea eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
11:30-13:30 Txutxu trena Bordatxo aurretik.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen (norberak ekarrita).
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
15:30-17:30 Txutxu trena Bordatxo aurretik.
15:30 Ur puzgarriak eta apar festa Artzabalen.
18:00 Txokolate jatea eta Kaktus DJa Artzabalen.
18:00 Xaukena elektrotxaranga txosnetatik abiatuta.
20:00 Tapia eta Leturia Band frontoian.
23:00 Kontzertuak txosnetan: The Lio, 48280 eta Moskato DJa.
Gutxien uste duzunean, Platano Dantza.
Uztailak 4, larunbata
12:00 Elektrotxaranga.
12:30 Herri kirolak. Herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, zaku eramatea, giza proba eta harri jasotzea.
14:00 Zikiro jana Askatasuna plazan.
18:00 Sutargi erromeria txosnetan.
18:00 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
19:00 Buruhandi eta erraldoiak.
20:00 Laskotxaranga.
23:00 Kontzertuak frontoian: Izan bai eta Bele.
Jarraian, kontzertuak txosnetan: Bad Sound eta Fifi eta Fefa DJa.
Uztailak 5, igandea
07:00 Kita del Pare txaranga txosnetatik abiatuta.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia trikitilariekin.
10:00 Puzgarriak zezen plazan.
11:00 Joaldunak Egurtzegitik abiatuta.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 A toda madre mariatxiak Artzabalen.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan (izen ematea: 18:00).
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
Jarraian, Enaitz eta Erkizirekin erromeria txosnetan.
Jaietan zehar...
- Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.
- Uztailaren 3an eta 4an: indarkeria matxistaren aurkako informazio gunea Mikel Laboa plazan (21:00-00:00) eta arreta puntua Gaztelekuan (00:00-06:00).
- Uztailaren 3an eta 6an prezio bereziak izango dira Feriagunean.
- Feriaguneko ordu lasaiak, musika eta argi bizirik gabeak: uztailaren 2an (19:00-20:30) eta uztailaren 4an (12:00-14:00).