Usurbilgo Jaiak

[IRUDITAN] Soka dantza, argazkitan

Erredakzioa 2026ko uztailaren 2a

Gaurkoan, soka dantza Joxe Martin Sagardia plazara itzuli da. Azken urteetan euriak erabat baldintzatu du udal korporazioak herriari eskaintzen dion ikuskizuna eta frontoian egin izan da, babesean. Aurten, bere ohiko tokira itzuli da dantza saioa. Zubietako Lanbide Eskola eta Usurbil Futbol Taldea izan dira gaurko gonbidatu bereziak, baina ez bakarrak.