Soka dantza bukatu orduko, Hurbilagoko lagunek prest zuten dena: hamaiketakoa eta loreak. Ilara luze bat sortu da berehala, baina martxa onean joan denez, zain zeudenei ez zaie luze egin itxaronaldia. Beste behin ere, nabarmentzekoa da ostalari eta dendarien elkarteak hartzen duen lana.