Festen lehen txanpa, jaiegunon aurretik abiarazitako ekimenen amaiera ere izan ohi da urtero; horixe da hain zuzen, Usurbilgo 53. Pilota Txapelketaren kasua. Usurbilgo jaiegun nagusian, ostegun honetan, uztailaren 2an, jokatu dira gazteen nahiz helduen mailako finalak, 17:00etan hasita frontoian.
Neurketa batean zein bestean lehia bizia izan da. Herri ordezkari bakarra zegoen gaurko neurketetan; Xabi Santxo. Julen Urruzolarekin batera jokatu du azken fase honetako partida, iaz ere gaurko egunez jokatu zuten bezalaxe. Duela urtebete garaile amaitu zuten eguna, oraingo honetan, txapeldunorde amaitu du Santxok aurtengo edizioa. Segidan duzue, emaitzen berri, baita antolakuntzak bi final saioetan izendaturiko pilotari onenak eta tanto politenen egileak. Haiekin batera, gainera, epaile lanetan jardundako Mikel Arroyo ere saritu du Pagazpe elkarteak, eskainitako laguntzagatik.
Usurbilgo 53. Pilota Txapelketa
Gazteen mailan:
-Emaitza: Jon Arregi / Mikel Zabala (Azkoitiako Oteiza/Abantzu) 15 - 22 Unai Zufiria / Peru Cestau (Behar zana)
-Txapeldunak: Unai Zufiria / Peru Cestau (Behar zana).
-Txapeldunordeak: Jon Arregi / Mikel Zabala (Azkoitiako Oteiza/Abantzu).
-Pilotari onena: Unai Zufiria.
-Tanto politena: Peru Cestau.
Nagusien mailan:
-Emaitza: Xabier Santxo / Julen Urruzola (Pagazpe/Behar zana) 8-22 Hegoi Txoperena / Eñaut Goikoetxea (Leitza).
-Txapeldunak: Hegoi Txoperena / Eñaut Goikoetxea (Leitza).
-Txapeldunordeak: Xabier Santxo / Julen Urruzola (Pagazpe/Behar zana).
-Pilotari onena: Hegoi Txoperena.
-Tanto politena: Eñaut Goikoetxea.