Herritarrak baina nabarmen bisitari asko erakarri du aurtengo Usurbilgo jaietako mus txapelketak. Azken urteotan bezala, uztailaren bigarren honetan, herriko festen jaiegun nagusian jokatu da lehia bizia sustaturiko ekimena. Arratsaldeko 15:30etan zabaldu zute izen-ematea. 16:00etan egin dute mahaien zozketa eta hasi da lehia. Ia bost orduko iraupena izan du txapelketak.
Lehia bizia eta parte hartze nabarmena sustatu du aurtengo edizioak. Aipatu moduan, saiootan ohikoak diren herrikideak erakarri ditu aurtengo hitzorduak baina baita nabarmenki beste udalerri batzuetatik etorritakoak. Haien guztien artean, lau izan dira sailkapen buruan amaitu duten bikoteak. Lau izan dira muslari bikote sarituak:
Usurbilgo jaietako mus txapelketako sariketa
1. bikote saritua: Amets-Junais. Sariak: txapela, kopa, 300 euro eta bi lagunentzako otordua aukeran.
2. bikote saritua: Iker-Gorka. Sariak: kopa, 150 euro eta bi lagunentzako otordua aukeran.
3. bikote saritua: Enrike-Unai. Sariak: kopa, 100 euro eta bi lagunentzako otordua aukeran.
4. bikote saritua: Bixente-Aritz. Sariak: 50 euro eta bi lagunentzako otordua aukeran.