Usurbilgo jaiak

Bertso giro ederra udaletxe atarian

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 2a

Gutxitan dinamizatu ohi duten udaletxe atariko plaza hautatu dute aurtengoan ere, jaietako bertso saioa ospatzeko.

Pilota lehia bizia zen frontoian, emozio handiko mus saioa Askatasuna plazan, edota txapelketa artean zihoakien txosnagunean ere "auntoke" eta Bizikleta-kanabera lehiaketarekin. Eskaintza horrek bestelako alternatiba bat ere izan du Usurbilgo festetako jaiegun nagusi honetan, ostegun honetan, uztailaren 2an.

Bestelako eskenatokia eta bestelako eskaintza aipatu moduan. Izan ere, bertso zaleak elkartzeko plaza eskaini du jai batzordeak gaur arratsaldean, gutxitan dinamizatu ohi duten udaletxe atariko plazan. Jaietako saiorako lau bertsolari ezagun gonbidatu dituzte antolatzaileek: Amets Arzallus, Jone Uria, Maddi Ane Txoperena eta Xabat Illarregi. Maite Berriozabal aritu da gai jartzaile lanetan.