Ikusi ondoko irudiotan, ostegun arratsalde honetan txosnagunean batutako jendetza. Ikusmin itzela piztu du estreinakoz ofizialki eginiko txapelketak. Berez iaztik dator ekimena. Ez zegoen 2025eko egitarauan iragarria, baina egin egin zuten eta une hartan ere harrera bikaina izan zuen deialdiak.
Aurten, ofizialki egitarauan txertatu eta parte hartzea are gehiago hazi da, baita hitzordua hurbiletik bizitzera joandakoen kopurua ere. Bizikleta kanabera lehiaketari buruz ari gara.
Bi lagunek bizikleta gainean txosnen eremuari itzuli bat ematen diote. Amaieran, aurreko laguna bizikleta gidatzen ari den artean, atzekoak eskuartean duen kainabera txosnen parean den zintzilikarioan sartzean datza ekimenak. Punteria fin askoa, iaiotasun nabarmena agertu zuten parte hartzaile batek baino gehiagok iaz eta zer esanik ez aurtengoan.
Lehia baino umore ona eta lagunarte giro ederra nagusitu da, dudarik gabe hurrengo urteetan jarraipena ziurtatua izateko itxura guztia duen ekimenean.