Belaunaldiartekotasunak zeharkatuko ditu erdibidera heldutako Usurbilgo jaiak, ostiral honetan, uztailaren 3an. Izan ere, haurrei, gazteei eta helduenei zuzenduriko eskaintzek bat egingo dute egunean zehar. Festetan murgiltzen goiztiarrenak gaztetxoenak izango dira. Egunpasa ederra antolatu diete hilabeteotan lanean jardundako herriko guraso taldeak. Jolasak, txokolate jana, erraldoi eta buruhandien kalejira, dja, apar festa, puzgarriak... Primeran pasatzeko egun osoa dute aurretik.
Gogoan izan, besteak beste, LH1-4 artekoek ginkanan parte hartu ahalko dute eta erronkan LH5-DBH2 artekoek. Ekintza horiei begirako pare bat ohar plazaratu dituzte antolatzaileek asteotan. Batetik, “partehartzaile guztiek koadrodun zapia ekarri beharko dute, elkarrekin Haurren Eguneko abestia kantatu ondoren, jolasetan parte hartzeko”. Bestalde, ginkanako parte hartzaileek kolore hauetako kamiseta jantzita agertu beharko dute: LH1ekoek urdina, LH2koek berdea, LH3koek txuria eta LH4koek morea. Bai ginkanan baita erronkan parte hartuko dutenei aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen diete antolatzaileek.
Gazte Eguna ere ospatuko da ostiral honetan, uztailaren 3an, Xauxar txosna batzordetik iragarri moduan, gazte bazkariarekin eta haren osteko kalejirarekin.
Helduenek ere topaketa eguna izango dute gaurkoa. Goiz partean, Gure Pakea elkarteak zenbait txapelketa antolatu ditu Artzabalen. Segidan, Atxega jauregian bazkaltzeko bilduko dira.
Hitzordu guztion ondotik, Tapiak eta Leturiaren erromeria eta kontzertu gau luzea ostiral hau borobiltzeko.
Usurbilgo jaiak
Uztailak 3, ostirala
09:45 Haur eta gazteei harrera Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzako puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Ginkana (LH 1etik LH 4ra).
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka (LH 5etik DBH 2ra).
10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko zentroa eta Artzabalgo helduak.
11:00-13:00 Toka txapelketa, botea eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
11:30-13:30 Txutxu trena Bordatxo aurretik.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen (norberak ekarrita).
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
15:30-17:30 Txutxu trena Bordatxo aurretik.
15:30 Ur puzgarriak eta apar festa Artzabalen.
18:00 Txokolate jatea eta Kaktus DJa Artzabalen.
18:00 Xaukena elektrotxaranga txosnetatik abiatuta.
20:00 Tapia eta Leturia Band frontoian.
23:00 Kontzertuak txosnetan: The Lio, 48280 eta Moskato DJa.
Gutxien uste duzunean, Platano Dantza.
Uztailak 4, larunbata
12:00 Elektrotxaranga.
12:30 Herri kirolak. Herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, zaku eramatea, giza proba eta harri jasotzea.
14:00 Zikiro jana Askatasuna plazan.
18:00 Sutargi erromeria txosnetan.
18:00 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
19:00 Buruhandi eta erraldoiak.
20:00 Laskotxaranga.
23:00 Kontzertuak frontoian: Izan bai eta Bele.
Jarraian, kontzertuak txosnetan: Bad Sound eta Fifi eta Fefa DJa.
Uztailak 5, igandea
07:00 Kita del Pare txaranga txosnetatik abiatuta.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia trikitilariekin.
10:00 Puzgarriak zezen plazan.
11:00 Joaldunak Egurtzegitik abiatuta.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 A toda madre mariatxiak Artzabalen.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan (izen ematea: 18:00).
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
Jarraian, Enaitz eta Erkizirekin erromeria txosnetan.
Jaietan zehar...
- Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.
- Uztailaren 3an eta 4an: indarkeria matxistaren aurkako informazio gunea Mikel Laboa plazan (21:00-00:00) eta arreta puntua Gaztelekuan (00:00-06:00).
- Uztailaren 3an eta 6an prezio bereziak izango dira Feriagunean.
- Feriaguneko ordu lasaiak, musika eta argi bizirik gabeak: uztailaren 4an (12:00-14:00).