Usurbilgo jaiak

Lehia bizia eta bi saritu bi sarirekin, Gure Pakea elkartekoen txapelketetan

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 3a

Gazteenak soilik ez, helduenek ere jolasean igaro dute ostiral goiz hau, Gure Pakea elkarteak Artzabalgo atarian antolaturiko txapelketekin. Bina sari izan dira hiru lehiaketetan, baina lau lehiakideek eraman dituzte.

Hamarkada luzeetako ohitura berritu du Gure Pakea jubilatu eta pentsiodunen elkarteak ostiral honetan, uztailaren 3an. Izan ere gaurkoa haurrena soilik ez, gazteena eta helduena ere izaten ari da. Horren erakusle dituzue albiste honi atxikitako irudiak.

Aipatu bilguneak hiru jokoetan parte hartzeko gonbita egin die bertaratu nahi zuen orori; igel, toka eta bola txapelketak antolatu dituzte. Ordu pare batean aritu dira lehian, adin tarte zabaleko herrikideak. Lehia serio hartu dute urtero moduan; txantxa gutxi izan da, beraz.

Amaieran, hiru txapelketa izanda, lehiaketa bakoitzeko bi sari banatu dituzte, baina adi, guztira lau saritu izan dira. Bai, sei sari, baina lau saritu; sarituotako bik bi sari irabazi dituzte eta, eskuratutako emaitzei esker. Ondoko irudiotan duzue txapeldunen taldea nahiz parte hartzaile gehiagoren irudiak ere. Bertaraturiko bat baino gehiagok jo du gero, arratsaldeko 14:00etarako Atxega jauregian ospatzekoa zuten jubilatuen bazkarira.

Belaunaldiarteko elkargune egun hau zalantza izpirik gabe, ostiral honetakoa, uztailaren 3koa.