Usurbilgo jaiak

Belaunaldiartekotasuna otorduen bueltan

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 3a

Hiru otordu ospatu dira egun eta ordu tarte berean; haurrena, gazteena eta jubilatuena. Belaunaldiartekotasuna dario Usurbilgo jaietako hirugarren egun honi.

Belaunaldiarteko topaketa gaurkoan Usurbilgo jaietan. Festek elkartu dituzte txoko ezberdinak, haurrak, gazteak eta helduenak. Izan ere hiru otordu egin dituzte Usurbilgo jaion harira, beste hainbeste txokoetan. Hirurak, euria tarteko, aterpean egin behar izan dituzte eta leku aldaketak izan dira ondorioz.

Aurreikusitako tokian egindako bazkari bakarra jubilatuena izan da. Urte luzez egin bezalaxe, Atxega jauregian elkartu dira arratsaldeko 14:00etan. Jantokia goraino bete dute, jan-edan giro ederrean. Topaleku ederra izaten da, urtean zehar askotan elkartzeko aukera izaten ez dutenentzat.

Ordubete geroago eseri dira, gaurkoa Gazte Eguna ere badenez, gazte bazkarirako ekainaren 25a baino lehen txartela eskuratua zutenek. Izatez, txosnagunean bazkaldu behar zuten. Baina euria tarteko, herenegun, oilasko biltzaileen bazkariarekin gertatu zitzaien bezala, aterpera jo behar izan dute lagunarte giro ederrean hitzorduaz gozatzera; kasu honetan, frontoira.

Zirimiriak, ordea, nola ez, ez die inolaz ere festa girorako gogoa zapuztu.