Herri kiroletako desafio itzela ikusi eta haren zirrara bizitzeko aukera eskaini du argazkiko herritar taldeak. Beste urte batez, plaza bete eta erakustaldi bikaina eskaini dute jaietako larunbat honetan, uztailaren 4an. Bi lehiakide multzoetan banatuta, zazpi probatan neurtu dira, sei aldiz, gelditu gabe.
Lehia estua izan da, azkenean, talde gorriak aurre hartu die urdinei. Baina herri bizitza izan da azkenenean, txapeldun nagusia.
Segidan duzue, proba honen parte hartzaileen berri:
Herrikideen arteko herri kirol desafioa
Eguna: uztailak 4, larunbata.
Ordua: 12:30.
Tokia: Dema plaza.
Probak: harri-jasotzea, giza proba, zaku garraioa, aizkoran, txingen garraioa, trontzan eta korrika.
Iraupena: proba bakoitza sei aldiz.
Partaideak probaka:
1-Harri-jasotzen: Udane Ostolaza Etxabe eta Estefania Etxebeste.
2-Giza proban: Gabi Sarasola Ibargoien, Iurgi Mendiluze Zuloaga, Imanol Zaldua Unanue eta Mikel Villafafila Illarramendi.
3-Zaku garraioa: Beñat Bereziartua Urretabizkaia eta Ander Iruretagoiena Ezeiza.
4-Aizkoran: Haritz eta Jon Esnal Odriozola anaiak.
5-Txingetan: Aitor Villafafila Illarramendi eta Ane Elexpe Cabrera -Josu Oiartzabal Zapirain eta Ane Azkonobieta Irazusta.
6-Trontzan: Aloña Pulido Orbegozo, Aitor Izagirre Lopetegi - Agurtzane eta Garikoitz Alkorta Urdanpilleta anai-arrebak.
7-Korrika: Ekiñe Zalakain Martija eta Borja Pulido Orbegozo - Izadi Azkonobieta Etxabe eta Iñaki Añorga Unanue.