Usurbilgo jaiak

Gautxoriek esnatu dute jaietako azken eguna

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 5a

Bart jendetza ibili da herrian. Horren erakusle argia izan da, igande goiz honetara arteko bidea jai giroan egin dutenak. Izan ere, gautxoriek esnatu dute Usurbilgo jaietako azken egun hau, talde argazkia aterata.

Bertakoen nahiz bisitarien artean, jendetza erakarri dute Usurbilgo jaien azken parranda gauak. Askok eutsi diote egunak argitu arte. Usurbil Izan bai taldearen eta Beleren kontzertua izan dute lehenbizi frontoian. Haren alboan, Mikel Laboa plazako txosnagunean segi du festa giroak Bad Sound eta Fifi eta Fefa DJarekin.

Eta ez da hor amaitu jai giroa. Izan ere, gaurkoa izan ohi da festetako gau luzeena. Frontoiko eta txosnaguneko emanaldien ondotik, Kita del Pare txaranga txosnakoekin kalejira egin dute herri erdigunean barrena eta haren amaieran, jada ohitura bilakatu den albiste honi atxikitako talde argazkia atera dute 9:00ak aldera; gaupaseroena.

Haien eskutik murgildu gara jaien azken egunean, azken txanpan.  Segidan duzue, uztailaren bosgarren eta festen azken igandeak dakarkiguna:


Usurbilgo jaiak

Uztailak 5, igandea
09:00 Esnadeia trikitilariekin.
10:00 Puzgarriak zezen plazan.
11:00 Joaldunak Egurtzegitik abiatuta.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 A toda madre mariatxiak Artzabalen.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan (izen ematea: 18:00).
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
Jarraian, Enaitz eta Erkizirekin erromeria txosnetan.

Jaietan zehar...
- Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.
- Uztailaren 6an prezio bereziak izango dira Feriagunean.