Odol-ematea gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 6a

Bi hilean gertatu moduan, odola emateko aukera izango da astelehen honetan, uztailaren 6an.

Bi hilean behin, lehen astelehenetan deitu ohi duten hitzordua bueltan da. Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak antolaturiko urteko laugarren odol-ematea izango da jaien osteko astelehen honetan, uztailaren 6an, 16:30-20:10 artean Udarregi ikastolako eraikin gorriko aretoan. Gogoan izan, aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.

Guztiok bizitzeko behar dugun odola ematearen garrantziaz kontzientziatzeko baliatu ohi da Odol Emaileen Nazioarteko Egunean. Ekainaren 14ko data horren harira, deialdi horrekin bat egin zuen beste behin Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak ere. Odola ematera deitu zuten.

Euskadiko Odol Emaileek jakinarazia dutenez, odol-mailak baxu samar dira zenbait motetan. Haien web orrialdean noiznahi jaso dezakezue egoera horren berri. Odol mota bakoitzari lotutako erreserben inguruko informazioa eguneratua eskaintzen dute donantesdesangre.eus/eu/ atarian.

2026ko hurrengo odol-emateak
Egunak: uztailaren 6a, irailaren 7a eta azaroaren 2a.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.