Jaietako azken arratsaldeak ezin usain eta zapore ederragoa hedatzen du festen zero gunetik, Mikel Laboa plazako txosnagunetik. Izan ere, festetako nekea, ajea gainditu eta azken trakarako trantsizio bidea osatzeko ekimenak hartzen du eremu hori; paella lehiaketak eta janak.
Aurtengoan ere hamaika lagun kuadrillek bat egin dute ekimenarekin. Finean, bildu eta festetako azken arratsalde eta iluntze partean elkarrekin afaltzea izaten du xede nagusia hitzordu horrek. Baina saltsa izaten da, lehia sanoa ere bai, paella onena egiteko ahaleginean. Albiste honi atxikitako irudiotan dituzue aurtengo edizioko parte hartzaileak.