Urtez urte taldeak aldatu arren, jada tarte finkoa dute mariatxiek Usurbilgo jaietan. Izan ere, azken arratsaldean, Artzabalgo plazan mariatxien erritmora dantzatzeko aukera izaten da. Aurtengo A Toda Madre taldekoak izan ditugu bisitan, oraingo honetan. Nafarroako taldeak girotu eta dantza batean jarri ditu bertara joandakoak, Usurbilgo jaien azken txanpan.