Frontoia gogotik girotu zuen Izan Bai herriko taldeak uztailaren 4ko gauean. Parranda gau luzeari ekin zion Ixak Arruti (abeslaria eta gitarra), Martin Larrañaga (bateria), Ibon Aginaga (gitarra) eta Urtzi Olaziregi (baxua) laukoteak.
2025. urte hasieran izan genuen lehenbiziko aldiz haien berri. "Dena Galdu Baino Lehen" izena du haien estreinako lanak. 2024ko udazkenean zehar, zenbait aurrerapen kantu eta bideoklip plazaratu ostean, iazko urtarrila amaieran kaleratu zuen haien lehen diskoa. Hilabete geroago estreinako kontzertua eskaini zuten Aginagako Eliza Zaharrean. Iazko udazkenean, bestalde, ordura arte eginiko ibilbidea ikusgai jartzea erabaki zuen Izan Bai musika talde berriak. "Dena Galdu Baino Lehen" izeneko lehen diskoaren sorkuntza prozesua iruditan bildu eta dokumental moduan, ibilbide hori nolakoa izan zen erakusgai jarri zuen. Ia ordu-erdiko ikus-entzunezkoa taldeak Youtuben duen kanalean ikusi eta entzun dezakezue.