Hasiera beti gozoagoa eta leherkorragoa den arren, amaiera, astelehena hurbil izanda, agian garratzagoa, halere, abiatzeak bezainbesteko ikusmina izaten du Usurbilen festen amaierak. Dema plazan egin ohi den ospakizunak, sua edota dantza ardatz dituen hitzordua izaten dute festek.
Emakume gazteek galanki girotu dute amaiera hori. Estilo eta errimo ezberdinetako hiru abesti ezagunekin hartu dute plaza dantza betean, aurtengo maskotari su eman aurretik.