Jaien ostean, bisita gidatuen itzulera

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 7a

Egunerokotasunetik urrundu gaituzten Usurbilgo festen ondotik, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak antolaturiko bisita gidatuak bueltan datoz, asteburu honetan bertan.

Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segitzeko iraila amaierara arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratua du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.

Hurrengo bisita gidatua larunbaterako, uztailaren 11rako dute iragarria; Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntza ezagutu eta horren ostean, Zumeta Arte Estudioa bisitatzeko aukera izango da.

Gogoan izan, bestalde, irailean 90 urte beteko dira kolpistak Usurbilen sartu zirenetik. Urtemuga haren bueltan ere beste bisita gidatu bat iragarria du jada 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.

Gainerakoan, Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntza, hondakinen kudeaketa eta zaintza ereduak ere ezagutzeko parada izango da hurrengo hilabeteotan. Abuztuan etenaldia izango da. Baina aurretik, uztailean bisita gidatu hainbat programatuak ditu 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.

650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Uztailak 11, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita (gazteleraz).

Uztailak 24, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Uztailak 25, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua.

Uztailak 29, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Irailak 5, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua (gaztelaniaz).

Irailak 6, igandea
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua: kolpisten okupazioaren urtemuga.

Irailak 20, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita.

Irailak 23, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Irailak 25, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus