Atzo, uztailaren 6a, hasi zen Usurbilgo euskarazko Udajolas udalekuak. 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat zuzenduta dago, eta hilaren 30ean izango dute azkeneko eguna. Bitartean, astelehenetik ostiralera herrian zehar hainbat ekintza egiten ibiliko dira.
Gaur, Iruñeko lehen entzierroa izan denez, goizaren lehen zatian entzierroa egin dute, eta hamaiketakoaren ostean, haur hezkuntzakoek zuzen bat margotu dute. Lehen hezkuntzakoek, berriz, sinadura bila deituriko jolasa egin dute herrian zehar. Hainbat ezaugarri dituen orri bat eman diete: hiru hizkuntza dakizkien norbait topatu, Usurbilekoa den baten bat, txakurra duen besteren bat... Ezaugarri horiek betetzen zituen pertsona topatzean, sinadura eskatzen zioten.