“Ekitaldi berezien artean bereziena” dena badatorrela iragarri du, minbiziaren akonpainamendu eta dibulgazioan ikuspegi feminista batetik eta kolektiboki diharduen Iñurri elkarteak. 3. Iñurri Egunaz ari dira, “bizitza ospatzeko eguna, tribuan, goxo”. Bertaratzeko gonbita egin dute. “Zatoz gurekin bizitza ospatzera!”. Zenbait zehaztasun aurreratu dituzte antolatzaileek; batetik data. Izan ere hirugarren edizioa, iraileko lehen larunbatean, hilaren 5ean ospatuko da.
Bestalde, egun horren baitan egingo diren ekintzetarako hiru sarrera mota jarri dituzte eskuragarri:
-Bazkaria, bertso saioa eta kontzertuetarako sarrerak 45 eurotan.
-Kontzertuetarako sarrerak 18 eurotan.
-Egun osoko ekintzetarako (gorputzaren esanea, gosaria, bazkaria, bertso saio musikatua eta kontzertuak) sarrerak 60 eurotan.
Horrez gain, egitarauari buruzko hainbat xehetasun ere jakinarazi dituzte dagoeneko. Gorputzaren esnatzearekin ekingo diote Iñurri Egunari. Iazko hainbat osagai ere txertatu dituzte aurtengo edizioan; hala nola, gosaria, bazkaria eta bazkaloste girotua. Bertso musikatuen saioa izango da hirugarren edizioan ere eta, segidan, kontzertuen arratsalde eta iluntze partea. Oholtzaratuko diren lehen artisten berri eman dute jada. "Beti bezala, eguna kontzertuekin itxiko dugu, festa eta aldarrikapen doinuekin. Poliki-poliki joango gara gehiago kontatzen baina… aurten ere mereziko du, ez galdu arratsaldeko saioak!", adierazi dute antolatzaileek.
3. Iñurri Eguna
Irailak 5, larunbata
09:30 Gorputzaren esnatzea.
11:00 Gosaria.
14:00 Bazkaria.
Menua: Ensaladilla rusa + Paella + Postrea eta kafea.
*Menu beganoa eskatzeko aukera egongo da.
*Glutenik gabeko aukera egongo da.
*Ogia, sagardoa eta ura.
16:00 Tabuen kutxatik oholtzara: Bertso saio musikatua.
18:30 Janus Lester (akustikoan).
19:30 Chica sobresalto.
20:30 Iragartzeke.
22:30 Iragartzeke.
Informazio gehiagorako: izaninurri.eus
Antolatzailea: Iñurri elkartea.