Zirriborro tailerrean izen-emateko garaia
Pintura eta eskulan tailerrean izena emateko aukera duzue dagoeneko. 2026-27 ikasturtean zehar, egun eta orduotan eskainiko dira saioak:
-Astelehenetik ostegunera: 16:45-18:00 (lehen txanda), 18:15-19:45 (bigarren txanda).
-Ostiraletan: 16:45-18:15.
-Astearteetan: 09:00-11:00.
Izen-ematea 609 41 38 83 (Whatsapp bidez).
KzGunea datozen hurrengo ikastaroak
Uztailaren 30era arte zabalik segiko du KzGuneak, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Abuztuan itxita izango da. Irailaren 1ean irekiko dute goizez, 09:00-13:00 artean. Hona hemen, hurrengo asteotan eskainiko diren ikastaroen berri:
-Uztailak 16-17, 18:00-20:00 “Google Drive. Bildu eta partekatu zuren artxiboak”.
-Uztailak 20-22, 16:00-18:00 “Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak”.
-Uztailak 23-24, 16:00-18:00 “Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza”.
-Uztailak 27-28, 16:00-18:00 “Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu”.
-Uztailak 29-30, 18:00-20:00 “Online izapideak Osakidetzarekin”.
-Irailak 2-15, 09:00-11:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Irailak 16, 09:00-11:00 “Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli”.
-Irailak 17-30, 09:00-11:00 “Ofimatika tresnak. LibreOffice”.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
“Euskara bonuak”, euskara ikasi nahi dutenentzat
Etumeta AEK euskaltegiak urriaren 1ean abiaraziko du ikasturte berria. Ordurako matrikulazio epealdia hilabete lehenago, irailaren lehenean zabalduko du. Ohi bezala, maila guztietan euskara ikasi edo hobetzeko aukera eskainiko du bertako profesional taldeak. Euskaltegitik jakinarazi dutenez, ordea, bada nobedaderik oraingoan. Gogoan izan, Usurbilen euskara ikastea doakoa izan daiteke, matrikulazioan ordaindutakoa itzuli diezaioke dirulaguntza bidez, Udalak ezarritako baldintzak betetzen dituenari. Horrez gain, A0, A1 eta A2 mailako ikasleentzako “Euskara Bonua” aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Laguntza horren bidez, 120 euro ordaindu ditzake ikasle batek ikasturte hasieran, eta trukean, “ikaslearen abiapuntuko mailaren arabera, ordu-poltsa bat esleituko zaio eta ikasleak dohainik izango ditu ordu-poltsa hori agortu arteko ikastaroetarako ordu guztiak” Jaurlaritzak finkatutako epemuga baten barruan.
Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue irailean zehar:
Nagusia, 43 (astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 artean eta 17:30-20:00 artean. Ostiraletan, 11:00-13:00 artean)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek