650 Usurbil Bizi

Larunbateko ikuskizunaz gain, bisita gidatu gehiago

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 14a

650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren eskutik, larunbateko "Ikimilikiliklik Vol.2" emanaldiaz gain, bisita gidatu hainbat izango dira hurrengo asteotan.

Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segitzeko iraila amaierara arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratua du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.

Hurrengo bisita gidatuak hilabete amaierarako iragarriak dituzte. Gogoan izan, bestalde, irailean 90 urte beteko dira kolpistak Usurbilen sartu zirenetik. Urtemuga haren bueltan ere beste bisita gidatu bat iragarria du jada 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.

Gainerakoan, Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntza, hondakinen kudeaketa eta zaintza ereduak ere ezagutzeko parada izango da hurrengo hilabeteotan. Abuztuan etenaldia izango da.

Baina datozen bisita gidatuon aurretik, "Ikimilikiliklik Vol.2" ikuskizuna antolatu du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak NOAUA! Kultur Elkartearekin lankidetzan larunbaterako, uztailaren 18rako.

650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Uztailak 18, larunbata
22:30 "Ikimilikiliklik Vol.2" ikuskizuna Dema plazan. Sarrera doan.

Uztailak 24, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Uztailak 25, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua.

Uztailak 29, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Irailak 5, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua (gaztelaniaz).

Irailak 6, igandea
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua: kolpisten okupazioaren urtemuga.

Irailak 20, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita.

Irailak 23, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Irailak 25, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus