Ekaitz arriskuagatik abisu horian asteburuan

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 24a

Abisu horian izango gara larunbatean, "prezipitazio handiagatik".

Egun eta asteotako beroaren ondotik, ekaitza leher daiteke asteburuan. Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, abisu horian izango gara larunbatean, uztailaren 25ean, arratsaldeko 15:00etan hasi eta gauerdira arte gutxienez. Tarte horretan, "ordubetean 15-20 l/m² baino gehiago pila daitezke Kantauri isurialdean. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak egingo ditu, eta zenbait lekutan handiak izan daitezke. Txingorra (1-2 zentimetro) egin dezake eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (50-80 kilometro orduko)".

Astebururako iragarpena
Abisu hori horren bezpera egun honetan, ostiral honetan, uztailaren 24an, Euskalmet-en arabera, "zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, arratsaldetik aurrera hodeiak agertuko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada trumoitsuak egingo ditu, batez ere egunaren bigarren partean. Mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, goizetik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusi. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.

Larunbatean, hilaren 25ean, "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada trumoitsuak egingo ditu, batez ere egunaren bigarren partean. Mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, goizetik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusi. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira".

Igandean, hilaren 26an, "zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin. Euria egingo du, arratsaldean atertuz joango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".

Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.