Gaur goizean, Bera Bera eskubaloi taldeak bere berritasunak aurkeztu ditu, eta horien artean Xabat Beloki usurbildarra. Belokik bigarren entrenatzaile gisa arituko da hurrengo denboraldian, Jon Begiristain usurbildarraren agindupean.
Begiristainek azaldu duenez, Beloki Usurbilen eta Zumaian egin du bere entrenatzaile ibilbidea, eta bien artean eskubaloiaz asko hitz egin dutela aitortu du. "Nire konfiantza osoa du", gehitu du Begiristainek.
Belokik, aldiz, "ilusio eta gogo handia" duela nabarmendu du, eta haren lana lehiaketa guztietan amaierara arte lehiatzeko lana egingo duela esan du. Urtebeterako sinatu du kontratua Donostiako klubarekin.