2026-27

Ikasturte berrirako kirol eskaintza aurkeztu eta izen-emateko epealdia finkatu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 28a

Abuztuaren 17tik irailaren 6ra izango da kirol ikastaroetan izena emateko epealdia. Eraberritze lanak amaitu artean, Usurbilgo Udalak ez du uretako trebakuntza saiorik eskainiko. Ordura arte, behin-behineko zenbait ikastaroetan parte hartzeko aukera izango da.

Usurbilgo Udalak prest du 2026-27 denboraldirako kirol ikastaroen eskaintza. Ohar bidez jakitera eman duenez, abuztuaren 17tik irailaren 6ra arte bideratu ahalko da izen-ematea, aurreko urteen antzera, telematikoki esteka honetako galdetegia beteta: 2026-27 denboraldiko kirol ikastaroak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gaindituko balu, beharrezkoa balitz, beraz, irailaren 8an egingo dute zozketa.

Kirol ikastaroon informazio osoa, hemen eskura daiteke: 2026-27 ikastaroak.

Behin-behineko saioak
Iazko abuztuko sutearen ondotik, eraberritze lanetan dute Oiardo kiroldegia. Udaletik ohartarazi dutenez, lanok amaitu artean ez da uretako ikastarorik eskainiko. Tarte horretan, behin-behineko saioak antolatu ditu Udalak.

Bestalde, eskaintza osorako "Udalak ematen dituen hobariak jaso daitezke kiroldegiko abonu eta ikastaroengatik. Usurbilen erroldatutako eta baldintza ekonomikoak betetzen dituzten bizikidetza-unitateek %50eko, %75eko edo %90eko hobariak jaso ditzateke: horrek esan nahi du hobaridun izateko eskubidea aitortua dutenek prezioaren %50, %25 edo %10 soilik ordaindu beharko dutela, hurrenez hurren".


2026-27 ikasturterako eskaintza
-Aretoko jarduerak (6-16 urte): eskalada (6-9, 10-14 eta 15-18 urte artekoentzat), gazte entrenamendu funtzionala + gimnasioa (15-16).
-Aretoko jarduerak (+16 urte): spinning, pilates (osasuna, hastapena, hobekuntza) 3. adina, mantenu gimnasia, mantenu gimnasia + 1, HIIT, konbinatua (spinning + tonifikazioa), yoga, jarduera fisiko egokitua, eskalada, Core-Gap, OKI, total training.
-Emakumeei zuzendutako jarduerak (+16 urte): haurdunak, erditze ondorengoa, oinarrizko indar entrenamendua, korrika hastapen taldea.
-Behin-behineko ikastaroak (+16 urte): ekintza ugariak (aquagym), konbinatua (spinning + multiekintzak), konbinatua (spinning + igeriketa), functional training (igeriketa errendimendua).