Hainbat dirulaguntza deialdien ebazpenekin batera, beste jakinarazpen bat ere plazaratu du Usurbilgo Udalak asteazken honetako, uztailaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez.
Izan ere, Aritzetako eremuan, "lurzoru urbanizaezinean, suhiltzaile-etxe bat ezartzeko Plan Berezia (2025eko dokumentua) hasieraz onartzea" erabaki zuen Udalak iragan maiatzaren 21eko "2026/797 zenbakidun Dekretuaren bidez" eta "udal teknikariaren txostenean ezarritako baldintzekin".
Espediente hura jendaurrean jartzea erabaki du orain Udalak, 20 lanegunez, " interesatuek plana aztertu, eta hala badagokio, bidezko alegazioak aurkeztu ditzaten".