Miriam Arrillaga Beloki, Plazandreak txapelketako garaile

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 11

Plazandreak txapelketako binakako finala irabazi zuten aste hasieran Miriam Arrillaga Belokik eta Amaia Aldaik.

Finalerako sailkatu eta finala irabazi. Plazandreak txapelketako garailea dugu Miriam Arrillaga Beloki. Astelehen honetan, abuztuaren 10ean Bilboko Esperantza pilotalekuan jokatu zuten lehiaketako azken neurketa berak eta Amaia Aldaik, lehen faseko bi partidak irabazi ostean. Laia Salsamendi eta Arrate Bergara izan zituzten aurkari. Azken emaitza, 22-11 izan zen.

Finalekoak txapelketa horren estreinako neurketako aurkari berak izan ziren; Laia Salsamendi eta Arrate Bergara. Uztailaren 13an jokatutako partidan ere Arrillaga eta Aldai nagusitu ziren. 22-13 izan zen azken emaitza.

Uztailaren 20an Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal aurkariei 22-18 irabazita sailkatu ziren aste hasierako finalerako.