Zirimarako sustatzaileek egin duten deialdi hau lan-poltsa osatzeko ere baliatuko da, eta ondorengo kontratazioak egiteko poltsa hori bera hartuko da kontuan. Lanaldia urriaren 1etik ekainaren 15era artekoa izango da.
Hezitzaile berriek Zirimara proiektuko gainerako hezitzaileekin batera egingo dute lan. Astean 5’6 eta 7’4 ordu arteko lan-kontratua egingo zaie.
Profilaren ezaugarriak
-Tituluok dituztenek lehentasuna izango dute:
- Aisialdiko zuzendari tituluduna edo/eta aisialdiko begirale tituluduna.
- Gorputz hezkuntza edo goi mailako zikloa izatea.
- Magisteritza edo Lehen Hezkuntza gradua.
-Heziketa bereziko posturako hautagaiak aurreko puntuan aipatutakoez gain, heziketa bereziko espezializazioa edo gizarte hezkuntza eta gizarte laneko gradua izatea, edo ikasten egotea baloratuko da.
-Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia izatea.
-Emakumeek lehentasuna izango dute.
-Usurbildarrak lehenetsiko dira.
-EGA edo euskal hiztuna izatea.
Hautagaiak aukeratzeko balorazio prozesua
Bidali curriculum-a elkartea@noaua.eus helbidera edo utzi ezazu NOAUA!ko egoitzan irailaren 15a baino lehen (bulegoan utziz gero, helbide elektronikoa gehitu CV-an). Curriculum-ak ondorengo irizpideen arabera baloratuko ditugu:
Hezkuntzarekin loturiko formazioa (Gehienez 10 puntu)
- Jarduera fisikoarekin, kirolarekin edo hezkuntzarekin zerikusia duten graduak edo/eta masterrak: 3 puntu.
- Aisialdiko zuzendari titulua: puntu 2.
- Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten goi-mailako teknikari titulua edo eta aisialdiko hezitzaile titulua: puntu 1.
Lanpostuarekiko lan-esperientzia, kontratuduna (Gehienez 20 puntu)
- Heziketa fisikoko irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko 6 puntu.
- Lehen hezkuntzan irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdiko zuzendari moduan jardundako hilabete bakoitzeko 4 puntu.
- Heziketa bereziko irakasle edo hezitzaile moduan aritutako ikasturte bakoitzeko 4 puntu.
- Eskola Kirolean jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdi jardueretan (udajolas, udako kanpamenduak...) edo adierazpen motorrarekin erlazionatutako jardueretan lanean aritutako hilabete bakoitzeko 2 puntu.
Lanpostuarekin loturiko bestelako jarduerak (gehienez 5 puntu)
- Gorputz adierazpen jardueretan edo kalean/naturan egindako joko-jolasetan boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,5 puntu.
- Udako kanpamenduetan edo aisialdi taldeetan ikasturtean zehar boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,2 puntu.
Curriculum guztien artetik, puntuazio altuena lortzen duten sei hautagaiekin bilerak egingo dira, irailaren 21ean edota 22an, arratsaldeko 16:00etan. Sei horietatik hautatuko dira hiru hezitzaileak.
Sustatzaileak: Usurbilgo Udala, NOAUA!, Udarregi ikastola.