“Denok batzen gaituen festa” ospatuko da hirugarrenez irailaren 5ean; Iñurri Eguna. Minbiziaren akonpainamendu eta dibulgazioan ikuspegi feminista batetik eta kolektiboki diharduen elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du. “Etorri zaitez Iñurri Egunera, sarea indartzera, iñurritegia ospatzera eta hil arte bizitzera”, egin dute gonbita, Askatasuna plaza ondoan egoitza duen bilgunetik.
Hiru sarrera mota
“Ekitaldi berezien artean bereziena” dena badatorrela iragarri du udan zehar Iñurri elkarteak. 3. Iñurri Egunaz ari dira, “bizitza ospatzeko eguna, tribuan, goxo”. Bertaratzeko gonbita egin dute. “Zatoz gurekin bizitza ospatzera!”.
Egun horren baitan egingo diren ekintzetarako hiru sarrera mota jarri dituzte eskuragarri. Abuztuaren 30a baino lehen eskuratu beharko dira txartelok:
-Bazkaria, bertso saioa eta kontzertuetarako sarrerak 45 eurotan.
-Kontzertuetarako sarrerak 18 eurotan.
-Egun osoko ekintzetarako (gorputzaren esnatzea, gosaria, bazkaria, bertso saio musikatua eta kontzertuak) sarrerak 60 eurotan.
Gorputzaren esnatzearekin ekingo diote Iñurri Egunari. Iazko hainbat osagai ere txertatu dituzte aurtengo edizioan; hala nola, gosaria, bazkaria eta bazkaloste girotua. Bertso musikatuen saioa izango da hirugarren edizioan ere eta, segidan, kontzertuen arratsalde eta iluntze partea.
3. Iñurri Eguna
Irailak 5, larunbata
Egunean zehar, denda solidarioa.
09:30-11:30 Gorputzaren esnatzea.
11:30-13:00 Mahaingurua (erdaraz): "Corporalidad y cuerpos enfermos".
Moderatzailea: Maider Galardi.
Hizlariak: Mer Gómez (Mercurito), Mariana García (teta&teta) eta Magdalena Piñeyro.
12:30-14:00 Batukada feminista.
14:00 Bazkaria.
Bazkalostean, bertso saio musikatua:
Gai-jartzailea: Amaia Agirre eta iñurriak.
Bertsolariak: Onintza Enbeita, Ane Labaka, Oihana Arana.
18:00 Kontzertuak: Chica Sobresalto, Janus Lester eta Garazi Esnaola, Elektropottotte, Mugan.
Jarraian, DJ-ak: Fifi ta Fefa.
Informazio gehiagorako: izaninurri.eus
Antolatzailea: Iñurri elkartea.